XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6- Kea, kea, mendira Non aritzen da lanean zure aita? Eta ama?.

Etxeratzen zarenean, galde iezaiezu ea nolako lana egiten duten eta ea gustora dauden.

Eta zuk non egiten duzu lana?.

7- Donostiako hiru damatxo Gauza guztiek dute margoren bat.

Elurra zuria da, belarra, berriz orlegia.

Zer da beltza? Eta beti gorria? Edo urdina? Eta oria?.

Gauza guztiek dute neurri bat.

Ipotxak txikiak dira. Erraldoiak haundiak.

Aipa itzazu bost gauza txiki eta beste bost haundi.

8- Isil-isilik dago Herrikoia. Izan al zara inoiz itsasoan? Nola deitzen zaie itsasoan lan egiten duten gizonei? Zer arrapatzen dute? Nola arrapatzen dute?.

9- Maritxu, nora zoaz Herrikoia. Egarria duzunean ura edaten duzu.

Ura iturrian dago.

Baina nondik dator iturriko ura? Eta nola dator? Eta beti al dator?.

Zer gertatzen da udan lehorte haundiak daudenean? Egizkiozu galderaok andereñoari.

10- Gaur, Batista biribil Festa da gaur eta Batista Biribil dantzan hasi da.

Euskal Herriko dantzak ugariak dira.

Eskualde bakoitzak ditu bere dantza bereziak.

Inoiz ikusi al duzu Xuberoko dantzik? Zaldi bat ere agertzen da bertan.

Eta ikusi al duzu ezpata dantza?.

11- Nere gonatxo Mendian belarra eta zuhaitzak daude.

Baina sasiak ere bai.

Eta sasian urratu zait gonatxoa.

Sarritan joaten al zara mendira? Norekin? Gustatzen al zaizu mendira joatea?.